Durangoko X. Triatloi Txikia

Category : Orokorra

Atzokoan, hainbat gaztetxo hurbildu ziren Landako II gunera Triatloi Txikiaren X. edizioan parte hartzera.

X. Triatloi Txikian parte hartu zuten neska-mutiko eta laguntzaileak. Argazkia: Javi Gallastegi

Aurtengo edizioak nobedade batzuk izan zituen; Batetik, azken urteetan ez bezala, eguraldia lagun izan genuen, eta bestetik, Tabiratik Landakora ekarri genuen proba. 41 gaztetxok eman zuten izena eta neska-mutikoen adinaren arabera, hiru talde osatu ziren. Guztiak ere Landako II.ko igerilekuan hasi ziren igerian. Bizikletak hartuta, Landako etorbideko bidegorrian aritu ziren eta amaitzeko, korrika saioa, Arripausueta atzealdetik erreka bazter ondoan dioan bidegorrian burutu zen.

Proba amaituta, freskatzeko edari eta indarberritzeko janariak eskaini zitzaizkien kirolari gazteei.

Hemen egunean ateratako hainbat argazki

Triatloia Maite Dut

Mugarra Triatloi Taldeak antolatzen duen Triatloi Txiki hau “Triatloia Maite Dut” ekimenaren barruan sartu dugu. Ekimenak,
gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta baita aisialdian kirola euskaraz egiteko aukera eskaintzea ere. Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu nahi ditugu.

Ekimenaren atzean, heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago: Nik Tri triatloi elkartea, Arazi, Kutxa Fundazioa eta Fitgüne. Laguntzaile gisa: Eusko Jaurlaritzaren euskara departamentua, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxea. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.


Duatloi sasoia abian da jada.

Category : Duatoia Lasterketak

Urtea hastearekin batera martxan da duatloi sasoia. Gure taldekideak hasi dira han eta hemen parte hartzen eta baita argazkiak bidaltzen ere.

Hiru proba burutu dira dagoeneko: Sopelako XIV duatloia, Mungiako XI. duatloia eta Eibarko XXVIII. duatloia.

Sopelan, kadete mailako Mikel Gonzalez (1), Aitor Iraurgi (2), Unai Azkorbebeitia, Oier Bedialauneta eta Oxel Askorbebetitia aritu ziren; Paul Bereziartua (2) eta Unai Villagrasa juniorrak eta Manuel Gonzalez beteranoa.

Sopelan ateratako zenbait argazki hemen (Festak.com)

Mungian, kadete mailako Mikel Gonzalez (2), Aitor Irarugi (3), Oier Bedialanueta eta Aidan Garcia aritu ziren; Paul Bereziartua (3) eta Unai Villagrasa juniorrak eta Manuel Gonzalez beteranoa.

Eibarren, kadete mailako Aitor Iraugi (3), Mikel Gonzalez, Oier Bedialauneta, Aidan Garcia, Unai Azkorbebeitia eta Eneko Letamendia aritu ziren. Junior mailan, Paul Bereziartua (1) eta beteranoetan, Manuel Gonzalez.

Hemen Telmok Eibarretik bidalitako zenbait argazki:


2018. Euskadiko triatloi eta duatloi zirkuituko sariak

Category : Orokorra

Bizkaiko zirkuituko sariak banatu eta gero, Euskadiko zirkuituko sarien txanda dugu oraingoan.

Eibarren banatu ziren sari hauek, taldekako zein banakakoak duatloi eta triatloian, Untzaga Hotelean.

Duatloiari dagokionez, gure kirolariek erdietsitako emaitzak hauek izan dira Euskadiko zirkuituan:

  • Taldeka, emakumeetan, 8. postua.
  • Taldeka, gizonezkoetan, 6. postua.
  • Emakumezko kadete mailan, lehen postua Aiala Garro Barturenek
  • Gizonezko kadete mailan, lehen hiru postuak: Unai Villagrasa, Telmo Barrutia eta Aitor Iraurgik hurrenez hurren.

Triatloiari dagokionez:

  • Taldeka, emakumeetan, 3. postua
  • Taldeka, gizonezkoetan, 12. postua
  • Emakumezko kadete mailan, lehen postua Aiala Garrok eta hirugarrena Maider Fernandezek.
  • Emakumezko junior mailan, lehen postua Nerea Fernandezek.
  • Gizonezko kadete mailan, lehen lekuan Telmo Barrutia.
  • Gizonezko junior mailan, bigarren postua Paul Bereziartuarentzat.

Hemen dituzue sailkapen guztiak

 


2018. Bizkaiko triatloi eta duatloi zirkuitoko sariak

Category : Sariak

Bizkaiko federazioak jakitera eman du aurtengo Bizkaiko duatloi eta triatloi zirkuitoaren saritu zerrenda.

Hainbat probetan banatzen diren puntuak pilatuta lortzen da sailkapena. Gureak ere ageri dira sarituen zerrendan hainbat kategorietan.

Triatloiari dagokionez, hauek dira gure sarituak kategoriaz-kategoria:

  • Gizonezko katedeetan, bigarren sailkatu da Unai Villagrasa Larrea. Emakumezkoen kadete mailan, Aiala Garro Barturenek lehen postu lortu du eta Maider Fernándezek hirugarrena.
  • Gizonezko junior mailan, Paul Bereziartua Plazak lortu du txapela eta emakumezkoen junior mailan, Nerea Fernández Palacio izan dugu txapeldun.
  • Gizonezko beterano 2 mailan, hirugarren postua eskuratu du Javi Berasalucek.

Gure neskek, taldekako sailkapenean, bigarren postua eskuratu dute.

Duatloiari dagokionez, kadete mailan lortu ditugu sari guztiak; Gizonezkoetan Unai Villagrasa Larrea, Tellmo Barrutia Covas eta Oier Bedialauneta Ortizek lortu dituzte urrenez urren lehendabiziko, bigarren eta hirugarren sariak. Emakumeetan, Aiala Garro Barturen izan dugu txapelduna.

Sarien banaketa, Lur-Gatika jatetxean burutuko da abenduaren 15ean. Zorionak parte hartzaile eta saria lortu duzuen guztioi!

Hemen aurkituko dituzue saritu guztiak:


XIII. Durangoko Duatloi Herrikoia

Category : Duatoia

XIII. edizio honetan ez dugu eguraldiarekin zorte handirik izan. Lehen bi karreretan, euriak atseden hartu zuen baina 12:00tan, nagusien karreran gogotik jausi zen. Eguraldi txarrarekin partehartzaile gutxiago izaten da, eta ihaz 305 izan bagenituen, aurten 175 kirolarik egin zioten aurre eguraldi kaxkarrari. 175 hauek horrela sailkatzen dira adinari dagokionez:

  • 0-7 urte artean: 55
  • 8-14 urte artean: 42
  • 14 urte baino gehiago: 78
Azken hiru urteko parte hartzea adin tarteka

Nagusien artean, gero eta emakume gehiago hartzen du parte geurean, ihaz izena emandakoen %12.3 izan baziren, aurten %16.7 izan dira. Mugalari.info-n, esan dutenez “Los hombres se echan atrás por la lluvia; las mujeres no

Emakume / gizonen parte hartzea ehunekotan

Beti bezala, politena txikiak Durangoko kaletan dena ematen ikustea; txikienak gurasoen eskutik eta nagusienak euren kasa, bakoitza bere martxan.

Txikien karrera hasiera. Argazkia: Susana Etxabarria

Zorua bustita egonda, bizikletan egiten den ibilbidea arriskutsuagoa izaten da, eta beldur ginen Okarantzatik behera egiten duen bidearekin. Zorionez, inor ez zuen aipatzeko erorikorik izan.

Aurten, Asics eta Basque Country Bikek eskainitako opari asko genituen (kirol arropak, betaurreko, kasko…), eta kirolari kopurua txikia izan zenez, erdiak edo jaso zuen opariren bat.

Probaren antolaketari dagokionez, urtero bezala, goizeko zortziretan Santa Anan batu ginen hesi, hornidura gune, izen-emate mahai, megafonia eta abarrak atontzeko. La Tostadora kafe etxeak eskainitako kafea hartu eta gero, hainbat kide errepide eta bide-gurutzeak zaintzera abiatu ziren. Amaitzeko, pertretxoak jaso eta 15:00ak aldera amaitu genituen lanak.

Egunean Uxue Letamendia eta Susana Etxebarriak ateratako argazki sorta hemen dituzue:

Durangoko XIII. Duatloi Herrikoian ateratako argazkiak


Artxiboa