XIII. Durangoko Duatloi Herrikoia

XIII. Durangoko Duatloi Herrikoia

Category : Duatoia

XIII. edizio honetan ez dugu eguraldiarekin zorte handirik izan. Lehen bi karreretan, euriak atseden hartu zuen baina 12:00tan, nagusien karreran gogotik jausi zen. Eguraldi txarrarekin partehartzaile gutxiago izaten da, eta ihaz 305 izan bagenituen, aurten 175 kirolarik egin zioten aurre eguraldi kaxkarrari. 175 hauek horrela sailkatzen dira adinari dagokionez:

  • 0-7 urte artean: 55
  • 8-14 urte artean: 42
  • 14 urte baino gehiago: 78
Azken hiru urteko parte hartzea adin tarteka

Nagusien artean, gero eta emakume gehiago hartzen du parte geurean, ihaz izena emandakoen %12.3 izan baziren, aurten %16.7 izan dira. Mugalari.info-n, esan dutenez “Los hombres se echan atrás por la lluvia; las mujeres no

Emakume / gizonen parte hartzea ehunekotan

Beti bezala, politena txikiak Durangoko kaletan dena ematen ikustea; txikienak gurasoen eskutik eta nagusienak euren kasa, bakoitza bere martxan.

Txikien karrera hasiera. Argazkia: Susana Etxabarria

Zorua bustita egonda, bizikletan egiten den ibilbidea arriskutsuagoa izaten da, eta beldur ginen Okarantzatik behera egiten duen bidearekin. Zorionez, inor ez zuen aipatzeko erorikorik izan.

Aurten, Asics eta Basque Country Bikek eskainitako opari asko genituen (kirol arropak, betaurreko, kasko…), eta kirolari kopurua txikia izan zenez, erdiak edo jaso zuen opariren bat.

Probaren antolaketari dagokionez, urtero bezala, goizeko zortziretan Santa Anan batu ginen hesi, hornidura gune, izen-emate mahai, megafonia eta abarrak atontzeko. La Tostadora kafe etxeak eskainitako kafea hartu eta gero, hainbat kide errepide eta bide-gurutzeak zaintzera abiatu ziren. Amaitzeko, pertretxoak jaso eta 15:00ak aldera amaitu genituen lanak.

Egunean Uxue Letamendia eta Susana Etxebarriak ateratako argazki sorta hemen dituzue:

Durangoko XIII. Duatloi Herrikoian ateratako argazkiak


Artxiboa