Durangoko XIII Duatloi Herrikoia

Hemen dugu berriz ere Durangoko XIII. Duatloi Herrikoia.

Haur, gazte eta nagusientzat igande goiza zoragarria pasatzeko aukera. 3 lasterketa burutuko dira, bakoitza adin tarte jakin baterako.

  • Lehen lasterketa, 10:30tan hasiko da, 8-14 urte bitarteko umeentzat. Herri barruko zirkuito batean arituko dira laster eta bizikletan.
  • Bigarren lasterketari, 11tan emango zaio irteera. 0-7 urteko umeentzat, hauek ere, herri barruko zirkuito batean, eta hainbat, gurasoen laguntzarekin.
  • Hirugarren eta azken taldea, nagusiena izango da. Laster herri barruan egiten bada ere, bizikletan herritik urten eta Abadiño arterako joan etorria burutu beharko da. Artabillatik Eguzkitza arteko bidea, pista zabal bat da, komenigarriagoa mendiko bizikletan egiteko. Arineketan, hiru buelta ematen dira hiri barruko zirkuito bati (2 buelta bizikleta aurretik eta bat ondoren). Lehendabizikoa, neutralizatua.

Partaide guztien artean, Bilboko Asics dendak oparitutako materialaren zozketa egingo da. Karrera aurretik, apur bat berotu nahi duenak, Cafés la Tostadorak eskainitako kafea izango du bertan, eta behin karrera amaituta, Abadiñoko Eroskik eskainitako hainbat jaki eta edari.

Ibilbideak, hemen dituzue eskuragarri.

XIII. Duatloi Herrikoia. 2018. Durango