Mugarra Triatloi Eskolak Bikaintasun saria jaso du!

Mugarra Triatloi Eskolak Bikaintasun saria jaso du!

Mugarra Triatloi Eskolak triatloi eskolen bikaintasun agiria lortu du!

Asteburu honetan Madrilgo COE-n izan gara saria jasotzen. Estatu mailan 20 taldek bakarrik lortu dute agiri hau eta Euskadin sari hau jaso duen eskola bakarra izan gara!

Sari hau urteetan egindako lan onaren emaitza izan da eta etorkizunean hobetzen eta gazteen artean kirolaren praktika sustatzen jarraitzen saiatuko gara!

Mugarra Triatloi Taldetik eskerrak eman nahi dizkiogu eskola osatzen duten guztiei, baita laguntzaile eta babesle guztiei ere!


> Berria FETRIren webgunean


Artxiboa