Gorliz Badiako XI. Triatloia

Gorliz Badiako XI. Triatloia

Larunbatean Mutrikun, eta igandean, maiatzaren 26an, Gorlizen.  Ez bat eta ez bi, hamahiru Mugarrakide izan genituen bertan lanean.

  • Kadete mailan: Paul Bereziartua, Gorka Pagonabarraga, Unai Villagrasa, Aitor Iraurgi, Telmo Barrutia, Eneko Letamendia, Aner Gerrikagoitia, Aiala Garro eta Irea Gallastegi.
  • Juniorretan: Lide Azueta
  • Absolutoan: Igor Acedo.
  • Beteranotan: Jone Aizpurua, Txela Breziartua

Gustoa ematen du hainbeste taldekide ikusteak!

Eta oraingoan ere ez ginen esku-hutsik bueltatu Gorlizetik.  Larubatean Mutrikun bezala, Lide eta Paulek euren kategorietan lehen postua lortu zuten. Jone Aizpuruak bigarren postua eskuratu zuen V1F kategorian. Gizonezkoen maila orokorrean, Paul Bereziartuak bederatzigaren postua lortu zuen. Aipatzekoa ere, gizonezkoen taldekako sailkapenean, bigarren postua lortu izana, ANB Urdaitri taldearen atzetik!

Egunean zehar jasotako zenbait argazki hemen.


Artxiboa