Category Archives: Mugarra Triatloi Taldea

Espainiako Duatloi Txapelketa 2017

Apirilaren 1 eta 2an ospatu zen 2017. Espainiako Duatloi Txapelketa La Val d’Uixó-n (Castellon).

Espainiako Duatloi Txapelketa 2017. La Vall d’Uixó

Hiru Mugarrakide izan genituen bertan: Paul Bereziartua, Lide Azueta eta Irene Loizate. Beste euskal kirolari parea ere izan ziren bertan lehian: Ander Ganzabal eta Unai Zabala.

Txelaren esanetan, kirolarien maila izugarria izan zen eta giro bikainean ospatu ziren probak. Kadeteek, hemen ohikoa ez dugun distantzian lehiatu ziren: 2.5km lasterrean, 10km bizikletan eta 1.25km azken lasterraldian. Paulek,  kadete mailan 14. postua lortu zuen. Lidek, junior mailan (5km / 22km / 2.5km)  26. eta Irene, elite mailan (5km / 22km / 2.5km) 13. eta sub 23an 4.

Zorionak gure kirolari guztiei!

Amaitzeko, gaur bertan jakin dugu Espainiako selekzioan parte hartzeko gonbitega jaso duela Irene Loizatek. Apirilaren 29an Sorian ospatuko den Europako Duatloi Txapelketarako deitu dute.

ZORIONAK IRENE!!!


Bizkaiko Kross Txapelketa 2017

Urtarrilaren 15ean ospatu zen Abadiñoko Zelaieta auzoan Bizkaiko  Kross Txapelketa, atletismo federazioak eta Abadiñoko Sekulebedarra taldeak antolatuta.

Gureak, talde ezberdinetan aritu ziren; Durangaldea Running talde gisa: Lide Azueta, Irea Gallastegi, Gorka Pagonabarraga, Bittor Altube, Telmo Barrutia eta Roberto Corujo. Irene Loizate eta Gurutze Frades BM Bilbao taldearekin.

Durangaldea Running-en Facebook orritik jaso ditugu honako sailkapen hauek:

Junior Mailan, Lide Azueta, 13. postuan, taldeka urrezko domina lortu zuelarik. Gizonezko kadete mailan, Telmo Barrutiak 13. postua eskuratu zuen. Emakumezko jubenil kategorian, Irea Gallastegik jada oso lokazuta zegoen zirkuitoare meta 35. postuan gurutzatu zuen.  Mutil jubenilak talde mailan zilarrezko domina lortu zuten; Gorka Pagonabarraga 11. helmugaratu zen eta 32. lekuan Bittor Altube. Maila absolutoan, Roberto Corujo 43. postan sartu zen.

BM bilbaok egin duen kronikatik, hau jaso dugu: Gurutze Frades 6. postuan (29:34) helmugaratu zen emakumezkoen kategoria absolutoan eta Irene Loizatek lehen postua (29:40) lortu zuen promesas kategorian.

Emaitza guztiak, honako helbide honetan.

Hemen egunean jasotako argazki batzuk:

Gaur ere gure Mugarrako kideak dana emoten Abadiñoko lupetz artien.

Posted by Javi Gallastegui on Sunday, January 15, 2017


XI. Duatloi Herrikoia – Kronika

Giro apartan ospatu genuen atzokoan Durangoko XI. Duatloi Herrikoia. Aurreko urte parean ez bezala, eguraldia lagun izan genuen.

Goizean, duatloia prestatzera batutakoak Gurutze Frades gogoan izan genuen: bezperan Hawaii-en ospatu zen munduko Ironman txapelketan hainbat zailtasun izan zituen, eta denak gaindituta, helmugaratu ahal izan zuen.  Elorrioko institututik ere, bidali dizkigute Guru animatzeko hainbat argazki:

This slideshow requires JavaScript.

10:30tan, 8-14 urte bitarteko 60 neska-mutiko inguru abiatu ziren. Apur bat beranduago, 11tan, txikienen txanda izan zen, hauek bai atera zirela ziztu bizian! 8 urtez beherako 90 bat txiki, batzuk bere kasa eta beste batzuk nagusiren baten laguntzarekin. Azkenik, 12tan, nagusiak abiatu ziren, guztira 140 kirolari.

Egunean bertan Uxue Letamendiak ateratako hainbat argazki dituzue eskura facebooken

Saltsanek prestatutako otzararen zozketan, Peio Gonzalezi egokitutako 227 zenbakia suertatu zen saritua. On egin Peio!

Amaitzeko, eskerrak duatloia antolatzen lagundu duzuen Mugarra taldeko kide, guraso eta bolondres guztiei. Eskerrak baita ere, Saltsan, Tostadora, Folder, Irugai, Eroski, McDonalds eta Zarate & Elexperi, proban eskainitako laguntza eta sostenguarengatik.

 


Gure Guru Konan

Badirudi atzo joan ginela distantzia luzeko lehen triatloian parte hartzera Buelnara, 2009 urtean… Nork esan zuri gaur munduko triatloi kirolari hoberenekin lehiatzen izango zinela Konan… SINESTEZINA!

Datorren zapatuan Hawaiiko triatloi irteeran egotera eraman zaituen esfortzua miretsi eta maite zaituen hainbat lagun batu ginen atzokoan Tabiran.

Jakizu Mugarra Triatloi talde, eskola eta Durangalde osoa ere hor egongo garela Ironmanaren metro bakoitzean zu aurrera bultzatu nahian. Seguru indar estra horrek hegan eramango zaituela!

Hemen uzten dizkizugu maitasun eta emozioz betetako argazki batzuk, ahaztezina izango den bizipen baten hasiera!!!

Besarkada handi bat denon partez!


Artxiboa