Category Archives: otzara

XI. Duatloi Herrikoia – Kronika

Giro apartan ospatu genuen atzokoan Durangoko XI. Duatloi Herrikoia. Aurreko urte parean ez bezala, eguraldia lagun izan genuen.

Goizean, duatloia prestatzera batutakoak Gurutze Frades gogoan izan genuen: bezperan Hawaii-en ospatu zen munduko Ironman txapelketan hainbat zailtasun izan zituen, eta denak gaindituta, helmugaratu ahal izan zuen.  Elorrioko institututik ere, bidali dizkigute Guru animatzeko hainbat argazki:

This slideshow requires JavaScript.

10:30tan, 8-14 urte bitarteko 60 neska-mutiko inguru abiatu ziren. Apur bat beranduago, 11tan, txikienen txanda izan zen, hauek bai atera zirela ziztu bizian! 8 urtez beherako 90 bat txiki, batzuk bere kasa eta beste batzuk nagusiren baten laguntzarekin. Azkenik, 12tan, nagusiak abiatu ziren, guztira 140 kirolari.

Egunean bertan Uxue Letamendiak ateratako hainbat argazki dituzue eskura facebooken

Saltsanek prestatutako otzararen zozketan, Peio Gonzalezi egokitutako 227 zenbakia suertatu zen saritua. On egin Peio!

Amaitzeko, eskerrak duatloia antolatzen lagundu duzuen Mugarra taldeko kide, guraso eta bolondres guztiei. Eskerrak baita ere, Saltsan, Tostadora, Folder, Irugai, Eroski, McDonalds eta Zarate & Elexperi, proban eskainitako laguntza eta sostenguarengatik.

 


2016.03.05 – Otzara, saritutako zenbakiak

Category : otzara

2016.03.05 Otzararan zenbaki sarituaMugarra Triatloi Taldeko kideek Durangon zozketatu zuten otzararen zenbaki sarituak hauek izan dira:

  • Zenbaki saritua: 7073
  • Ordezko zenbakia: 3576

Zorionak irabazleari!


2016.01.23 Otzararen zozketa

Category : otzara

Gaurko otzararen zozketan zenbaki saritua 5635 izan da. Ordezkoa 2609

2016.01.23 otzara zozketa

On egin!


Artxiboa