Category Archives: Mugarra Triatloi Eskola

Durangoko VIII. Triatloi Txikia 2017

Aurreko larunbatean, euripean ospatu zen Mugarra Triatloi Eskolak antolatu zuen Durangoko VIII. Triatloi Txikia.

Goizeko bederatziak, hotza, eta euria goitik behera ari zuela, hainbat ume eta gaztetxo agertu ziren monoa soinean piszinara salto egiteko prest. Adin ezberdinetako partaideak batu eta piszina, bizikleta eta lasterrean egin eta gero, edari eta jatekoak eskeini zitzaizkien gure txiki ausartei.

Bertaratu ziren parte hartzaile eta laguntzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zuek bai txapeldunak!

Durangoko VIII Triatloi Txikiko partaideak. Argazkia: Susana Etxebarria

Bilboko II. Duatloi Txikia

Larunbatean ospatu zen Bilbloko II. Dualoi Txikia. Benjamin, alebin eta infantilak Uribitarte inguruan jardun ziren lanean. Nagusientzat ezeze, gaztetxoentzat ere hainbat proba antolatzen dira. 2017 urterako egutegia, Bizkaiko Kirol Federakunde Elkartearen webgunean aurkitu dezakezue.

Gure Triatloi Eskolako hainbat kide izan ziren bertan.

 


XI. Duatloi Herrikoia – Kronika

Giro apartan ospatu genuen atzokoan Durangoko XI. Duatloi Herrikoia. Aurreko urte parean ez bezala, eguraldia lagun izan genuen.

Goizean, duatloia prestatzera batutakoak Gurutze Frades gogoan izan genuen: bezperan Hawaii-en ospatu zen munduko Ironman txapelketan hainbat zailtasun izan zituen, eta denak gaindituta, helmugaratu ahal izan zuen.  Elorrioko institututik ere, bidali dizkigute Guru animatzeko hainbat argazki:

This slideshow requires JavaScript.

10:30tan, 8-14 urte bitarteko 60 neska-mutiko inguru abiatu ziren. Apur bat beranduago, 11tan, txikienen txanda izan zen, hauek bai atera zirela ziztu bizian! 8 urtez beherako 90 bat txiki, batzuk bere kasa eta beste batzuk nagusiren baten laguntzarekin. Azkenik, 12tan, nagusiak abiatu ziren, guztira 140 kirolari.

Egunean bertan Uxue Letamendiak ateratako hainbat argazki dituzue eskura facebooken

Saltsanek prestatutako otzararen zozketan, Peio Gonzalezi egokitutako 227 zenbakia suertatu zen saritua. On egin Peio!

Amaitzeko, eskerrak duatloia antolatzen lagundu duzuen Mugarra taldeko kide, guraso eta bolondres guztiei. Eskerrak baita ere, Saltsan, Tostadora, Folder, Irugai, Eroski, McDonalds eta Zarate & Elexperi, proban eskainitako laguntza eta sostenguarengatik.

 


Gure Guru Konan

Badirudi atzo joan ginela distantzia luzeko lehen triatloian parte hartzera Buelnara, 2009 urtean… Nork esan zuri gaur munduko triatloi kirolari hoberenekin lehiatzen izango zinela Konan… SINESTEZINA!

Datorren zapatuan Hawaiiko triatloi irteeran egotera eraman zaituen esfortzua miretsi eta maite zaituen hainbat lagun batu ginen atzokoan Tabiran.

Jakizu Mugarra Triatloi talde, eskola eta Durangalde osoa ere hor egongo garela Ironmanaren metro bakoitzean zu aurrera bultzatu nahian. Seguru indar estra horrek hegan eramango zaituela!

Hemen uzten dizkizugu maitasun eta emozioz betetako argazki batzuk, ahaztezina izango den bizipen baten hasiera!!!

Besarkada handi bat denon partez!


Sestao, Arrigorriaga eta Muntsaraz

Triatloien sasoia amaitzen ari da baina oraindik ere badago non saiatu. Aurreko asteburuan Berasaluzek hartu zuen parte Sestaoko Triatloi Olinpikoan (1500 metro uger, 40 km bizikletan eta 10 km lasterrean. Bere kategorian 5. postuan helmugaratu zen gure taldekidea. Bejondeizula Berasa!

Hemen dituzue festak.com webgunetik ateratako zenbait argazki:

Triatloi Eskolako txikiak ere lanean izan genituen. Batetik, Arrigorriagako Triatloi Txikian, eta bestetik, Muntsaratzen (Abadiño), Duatloi Txikian.

 


Artxiboa