Durangoko VIII. Triatloi Txikia 2017

Durangoko VIII. Triatloi Txikia 2017

Aurreko larunbatean, euripean ospatu zen Mugarra Triatloi Eskolak antolatu zuen Durangoko VIII. Triatloi Txikia.

Goizeko bederatziak, hotza, eta euria goitik behera ari zuela, hainbat ume eta gaztetxo agertu ziren monoa soinean piszinara salto egiteko prest. Adin ezberdinetako partaideak batu eta piszina, bizikleta eta lasterrean egin eta gero, edari eta jatekoak eskeini zitzaizkien gure txiki ausartei.

Bertaratu ziren parte hartzaile eta laguntzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zuek bai txapeldunak!

Durangoko VIII Triatloi Txikiko partaideak. Argazkia: Susana Etxebarria

Durangoko Herri Krosa 2017

Otsailaren 19an ospatu zen Durangon Abadiñoko Sekulebedarra Kirol Klubak antolatutako herri krosa.

Bi distantzia eskaini zitzaizkien kirolariei, 5 eta 10 Km.

Mugarrako gure kide hauek izan genituen bertan, 10 kilometrotako proban (hemen emaitza guztiak):

  • Aitor Olivares (36.51)
  • Pablo Erleaga (38.03)
  • Josu Kortabarria (38.53)
  • Gorka Garitaonandia (39.17)
  • Ibon Campo (41.33)
  • Javi Gallastegi (42.32)
  • Jose Manuel Gonzalez (50.03)
  • Jone Aizpurua (44.19)

Eta 5 kilometrotako proban, kadete bakarra (hemen emaitza guztiak):

  • Eneko Letamendia (23.25)

Hemen egunean bertan ateratako zenbait argazki:

Posted by Emi Letamendia on Sunday, February 19, 2017

 

 


Artxiboa