Zornotzako Nazioarteko Krosa 2017

Zornotzako Nazioarteko Krosa 2017

Gure gazteak Zornotzan izan dira nazioarteko krosean parte hartzen, Durangaldea Running-en lizentziarekin. Telmo Barrutia, Irea Gallastegui, Gorka Pagonabarraga, Lide Azueta eta Zuriñe De La Fuente izan ditugu bertan.

Nesketan, junior mailan, Durangaldea Running taldeko June Arbeo eta Araitz Villak lortu dituzte lehen bi postuak.

Durangaldea Running taldeak, honako kronika hau egin du:

JUNE ARBEO ETA ARAITZ VILLAREN ERAKUSTALDI BERRI BAT ZORNOTZAKO KROSEAN

Denboraldiko hirugarren krosa eta hirugarrenez Txapeldun eta azpitxapeldun izan dira Junior mailan.

Lasterketa ikusgarria gaur gure neskeentzat, Usansolo eta Laudioko krosetan lortu eta gero, gaur Zornotzako krosean berriro lortu dute, June Arbeo eta Araitz Villa, Txapeldun eta azpitxapeldun izan dira, junior mailan.

Hirukote bat osatu dute lasterketa hasieratik, Leire Lopez Gipuzkoako Txapeldunarekin batera, eta elkarrekin joan dira lasterketaren lehen zatia, itzuli haundia hasi eta berehala, June Arbeo jarri da lasterketa buru, erritmo altua ezarriz, hirukotea apurtuz, tartea irekiz eta helmugara bakar bakarrik iritsiz. Bigarren postuaren lehian 7 segunduegaitik, Araitz izan da azkarrera.

David Garcia “Txiki DG” nesken entrenatzailea pozik agertu lortutako emaitzarekin. «begiak Euskadiko txapelketan ditugu jarrita baina bitartean etorritako sariak ongi etorriak izango dira. Karga handiko lanak egin dituzte azken aldian eta pentsatzen genuen agian nekea nabarituko zela baino ikusi da ondo daudela, moral aldetik indar handia emango die lortutako emaitza».

Zorionak!!!

——————————–
DURANGALDEA RUNNINGeko EMAITZAK:

KADETE MUTILAK

19. Telmo Barrutia

JUBENIL NESKAK

43. Irea Gallastegui

JUBENIL MUTILAK

19. Gorka Pagonabarraga

23. Alexander Garitagoitia

JUNIOR NESKAK

1goa June Arbeo

2. Araitz Villa

14. Uxue Barrutia

21. Lide Azueta

JUNIOR MUTILAK

16. Amine Haissouf

ABSOLUTO MUTILAK

27. Txomin Marañon

Hemen egunean bertan ateratako zenbait argazki.

Posted by Emi Letamendia on Sunday, January 8, 2017

 


Artxiboa