VII Bilboko Triatloia

VII Bilboko Triatloia

Maiatzaren 20an ospatu zen aurten zazpigarren edizioa duen Bilboko Triatloia. Distantzia bi, olinpikoa eta “half” moduan ezagutzen den Ironman erdia. Denak ere, Bilboko Areatza inguruan burutu ziren; ugerrean Bilboko Itsasadarrean, transizioak Areatzako kaian eta lasterrean ere itsasadarraren bi aldetatik osatutako zirkuito batean.

Eta eguna nola joan zen kontatzeko, Half distantzian aritu zen Elena Asenjoren hitzak eskainiko dizkizuegu jarraian.

Bilboko triatloian parte hartu zuten hainbat Mugarrakide. Argazkia: Susana Etxebarria.

Bilboko triatloia gero eta indar gehiago hartzen ari da. Aurten inskripzio kopuruan ikusi da: 551 olinpikorako eta 631 Half (Ironman erdia) distantziarako. Mugarrako kideen artean aintzat hartzen den karrera bat dela uste dut; proba baino lehen, elkarri galdezka ibiltzen gara -zer? aurten Bilbora? oso ondo dago, asko gustatu zitzaidan, apunta zaitez…-. Aurtengoan hainbat Mugarrakide izan gara Bilboko Triatloian: 6 kide olinpikoan (Borja Gallastegui, Manolo Gonzalez, Josu Kortabarria, Jon Mateos, Antton Sagarminaga eta Javier Salinas) eta 9 distantzia erdian (Iñigo Iraurgi, Txema Chavez, Luis Bilbao, Pablo Erleaga, Aitor Olivares, Txomin, Mikel de Miguel, Iskandar Alberdi eta Elena Asenjo). Kuadrilla itzela! eta ezin ahaztu ere lagun ditugun Remen eta Oihana.

Lesioak direla eta, ilusioak zapuztuta etxean geratu behar izan dira batzuk. Beste batzuk (Manolo, Aitor Olivares, Pablo eta Iskandar), arrazoi ezberdinak medio ezin izan zuten proba amaitu. Lagun guzti hauentzat: animo!, datorren urtean ere Nerbioi ibaia hor egongo da, zuen zain!.

Elena igerian. Argazkia:festak.com

Karrerari dagokionez… -la ría” buah!!- sartu baino lehen betiko mamuak… zikina? usaina? kolorea? baina tira; erreparoak alde batean utzi eta aurrera. Epaileek aurretik esan (eta bete-betean asmatu bezala), ura oso hotza zegoen. Horrelakoetan, proba hasi baino 3-4 minutu lehenago astiro sartzen naiz eta arnasa ahal den eta geldoen hartzen saiatzen naiz, gorputza hotzera egokitu dadin.

Boxetan sartzen. Argazkia: Festak.com

Halako patean “piiiiiiiii” entzutean, probari hasiera eman eta abiatu naiz igerian. Oso lasai eta ondo sentitu nintzen, jendeak erreka gainetik ikusten zaitu, batzuk txaloka… denei mila esker!. Korrontea baliatuz, esku, ezpain eta hankak berotzen hasi direnen, neskak baino 5 minutu beranduago atera diren mutilak hasi zaizkit ezkerraldetik pasatzen… ikusgarria dakarten abiadura (esa es otra liga). Ni neurera.

Arineketan. Argazkia: Festak.com

Igerialdia amaituta, bizikleta hartu eta haize pittin bat izan bagenuen ere, ibilbidea eta egun zoragarriak izan genituen. Boxetatik irteeran oso urduri: kirolari mordoa boxetan pilatuta, mutilak jan egiten gaituzte. “El gallo” eta Biberoko igoera hasi baino lehen, ia kide guztiak ikusi nituen, benetan gustukoa dut kideak ikustea, uretatik irten direla jakitea eta bakoitza bere karrera egiten dabilela ikustea.

Eta bizikleta boxetan utzita… korrika!. Bilbon sortzen dan giroa oso atsegina da, ria bazterrera hurbiltzen diren lagun eta ezagun guztiak eskertu nahi nituzke bertan baina… ezin erritmoa erlaxatu; Irriabartxo bat eskaini eta aurrera egin behar. Aipagarria ere zirkuituari ematen zaizkion 3 bueltetan zenbat ikusle ezezagunek animatzen zaituzten.

Antolaketari dagokionez, bikaina. Bolondreski aritzen direnak zoriondu eta eskertu nahi nituzke, ordu asko ematen baitituzte gu zaintzen.

Karrera amaiera! Argazkia: Festak.com

Eta karrera amaituta… pozik!, jota eta pozarren. Maite dudanarekin ospatu eta hurrengo helburuari begira atseden gozoa hartu.

Egunean zehar jasotako zenbait argazki hemen.


IX Hondarribiako Sprint Triatloia

Maiatzaren 14an ospatu zen Hondarribiako IX Sprint Triatloia. Mugarra Triatloi Taldeko sei kide izan genituen bertan:

  • Aiala Garro, Eneko Letamendia eta Aitor Iraurgi kadete mailan
  • Lide Azueta Junion mailan
  • Ion Ander Mitxelena kategoria absolutoan
  • Juan Bediaga V2M mailan
Kadeteak Hondarriabiako IX Triatloiean. Argazkia: Emi Letamendia

Hemen egunean ateratako zenbait argazki


Bermeo eta Debako triatloiak

Aurreko asteburuan ospatu ziren Bermeo eta Debako triatloiak.

Larunbatean, XI Bermeoko Campos Triatloia – Rafa Memoriala. Ion Ander Mitxelena, Jon Mateos eta Juan Bediaga izan genituen bertan.

Bermeon ateratako zenbait argazki eskuragarri hemen

Igandean, Debako triatloia ospatu zen, hau ere sprint luzeerakoa. Bertan, 14 Mugarrakide izan genituen leihan. Gorliz eta Debako triatloitik ateratzen da Espainiako autonomien txapelketan arituko den Euskadiko selekzioa. Deban aritutakoek aipatu zuten igeriko atala luzea egin zela eta bizikletan, Lasturreko igoera gogorra egin zela. Lasterreko azken zatian ordea, bertaratu zen jende piloaren txalo artean ibili omen ziren.

Debako hondartzan. Argazkia: Festak.com

Debatik ere ez ginen esku hutsik bueltatu: kadete mailan Paul Bereziartuak lehen postua eskuratu zuen, Juniorretan Lide Azuetak eskuratu zuen txapela eta beteranoen bigarren taldean, Txela Bereziartua izan genuen txapelduna!

Deban ateratako zenbait argazki eskuragarri hemen


III. Getariako Triatloia

Apirilaren 29an ospatu zen III. Getariako Triatloia, denboraldiko lehena. 14 taldekide izan genituen bertan, artean sprint luzerako lehen triatloia zuten hainbat kadete.

Jone lanean. Argazkia: Omar Ulacia

Bertaratutakoek aipatu zuten ura hotza bazegoen ere, giro ezin hobea izan zela bertan.

Egunean ateratako zenbait argazki eskuragarri hemen


Bizkaiko duatloi eta triatloi zirkuituko sari banaketa 2016

Abenduaren 11an, Lur Gatika jatetxean, Bizkaiko triatloi zirkuituko sari banaketa ospatu zen. Bazkaria eta gero, Euskadiko Triatloi Federazioko lehendakariak sariak banatu zituen.

Gure kideen artean hauek izan ziren sarituak:

  • Irene Loizate: triatloi absoluto kategorian 1. eta 23 urtez azpiko kategoiran 1.
  • Irea Gallastegui: Duatloi eta triatloian, 1. kadete mailan.
  • Nerea Fernadez: Duatloi eta trialoian, 2. kadete mailan.
  • Paul Bereziartua: Duatloian 3. kadete mailan.

Zorionak neska-mutilak!

Hemen egunean bertan ateratako argazki batzuk:

Hona hemen Mugarrakako kideak lortutako zariak Bizkaiko federazioko galan.Irene Loizatek: 1ºabsoluta ta 1º sub23…

Posted by Javi Gallastegui on Sunday, December 11, 2016

 


Artxiboa