Jone txapeldun!

Jone txapeldun!

Atzerapenarekin bada ere, gure taldekideen balentriak kontatzen jarraitu beharra dugu. Eta Jone Aizpuruak L’Ametlla de Mar-en egindakoa ez da makala… lehen postua lortu zuen emakumezkoen sailkapenean!

Jone Aizpurua L’Ametlla de Marreko triatloian lehen postuan sartzen

L’Ametllako triatloia half distantzian burutu zen ekainaren 16an (1.9km uger, 90km bizikleta eta 21km arineketan). Gorka Garitaonandiak ere parte hartu zuen eta V1 kategorian hirugarren postua lortu zuen. Bejondeizula Gorka!

Gorkaren esanetan: Triatloi gogorra, aldapatsua bai bizikletan eta bai korrikan, haize asko eta 31gradu…

Zorionak bikote!


Artxiboa