Gernikako XXII. Duatloia

Gernikako XXII. Duatloia

Aurreko aste honetan Durangoko X. Duatloia prestatzen buru belarri ibili garenez, apenas izan dugu denborarik blog honetan martxoaren 18an Gernikan jazotakoa kontatzeko. Eta badago zer kontatu: Gernikako nazioarteko XXII. duatloian bost sari jaso baikenituen.

Gernikako Duatloian, familia argazkia. Egilea: festak.com

Zazpi Mugarrakidek eman zuten izena Gernika-Lumon:

  • Lide Azueta  JNF
  • Telmo Barrutia CDM
  • Paul Bereziartua CDM
  • Irea Gallastegi  CDF
  • Josu Kortabarria V1M
  • Gorka Pagonabarraga CDM
  • Unai Villagrasa CDM

Eta esan bezala, sailkapenari dagokionez, bost sari eskuratu zituzten gure kirolariek: Irene Loizatek Elite mailako kategorian txapela lortu zuen 1:07:42 denborarekin.  Lide Azuetak, Irea Gallastegik eta Paul Bereziartuak ere, junior eta kadete mailetan lehendabiziko postuak lortu zituzten. Taldekako klasifikazioan ere, lehendabiziko lekua eskuratu zuten gure neskak.

Egunean ateratako zenbait argazki eskuragarri hemen

Gernikatik Altsasura jauzi eginez, martxoaren 18an ere, sprint luzerako Altsasuko VII duatloia burutu zen. Bertan izan ziren Ander eta Eneko Goñi aita-semeak. Eneko Goñik kadete mailan lehen postua lortu zuen.

Altsasuko VII. Duatloia. Goñitarrak.

 


Oñatiko XXVI. Duatloia

Martxoaren 12an ospatu zen luzeera laburreko Oñatiko XXVI Duatloia (Gipuzkoa eta Euskadiko Txapelketa) . Euripean jo eta ke izan genituen Mugarrakide parea:  Jose Ángel Domingo eta Juan Bediaga.

Hemen dituzue sailkapenak. Eta barre apur bat egin nahi baduzue, hemen Joseba Plagaroren kronika.

Zorionak bikote!


Basuriko XXI. Duatloia

Category : Lasterketak

Martxoaren 5ean ospatu zen sprint luzerako Basauriko XXI. Duatloia. Bertan izan genituen hainbat Mugarrakide, artean katede mailan aurten gogotsu estrenatu diren gure gaztetxoak:

  • Bittor Altube (CDM)
  • Lide Azueta (JNF)
  • Telmo Barrutia (CDM)
  • Paul Bereziartua (CDM)
  • Jose Angel Domingo (V1M)
  • Aitor Iraurgi (CDM)
  • Eneko Letamendia (CDM)
  • Gorka Pagonabarraga (CDM)
  • Unai Villagrasa (CDM).
Argazkia: Festak.com

Sailkapenei dagokionez, Paul eta Gorkak bigarren eta hirugaren postuak lortu zituzten hurrenez hurren kadete mailako kategorian.  Lide Azuetak ere, hirugarren postua lortu zuen bere kategorian.

Zorionak danori!

Hemen egunean ateratako hainbat argazki:

Posted by Emi Letamendia on Sunday, March 5, 2017


Mungiako IX. duatloia

Category : Lasterketak

Otsailaren 25an ospatu zen Mungiako IX. Duatloia, sprint luzeerakoa. Eguraldia lagun zutela, hainbat Mugarrakide izan ziren bertan:

  • Bittor Altube (CDM)
  • Telmo Barrutia (CDM)
  • Paul Bereziartua (CDM)
  • Irea Gallastegui (CDF)
  • Ander Goñi (V1M).
  • Eneko Goñi (CDM)
  • Josu Kortabarria (V1M)
  • Gorka Pagonabarraga (CDM)
  • Unai Villagrasa (CDM)
Egilea: Malen Goñi

Emaitzei dagokionez, Irea eta Paulek lehen postuak lortu zituzten kadete kategorian.

Ander Goñik, bere lehen duatloiaren aitzakian ere idatzi du kronikatxoa bere blogean.

Hemen egunean bertan ateratako zenbait argazki:

Mugarrako kideak Mungiako duatloian. gure gaztetxoak eta ez hain gaztetxoak.

Posted by Javi Gallastegui on Sunday, February 26, 2017

 


Gure “txikiak” jada “nagusien” probatan

Category : Lasterketak

Izenburu hau eman zion Emi Letamendiak Sopelako XII Duatloian ateratako argazkien bildumari. Izan ere, hainbat kadete hasi dira Sprint mailako duatloietan parte hartzen.

Lide Azueta eta Jaione Agirre Sopelako XII Duatloiean – Argazkia: Susana Etxebarria

Mugarra taldeko partaidekok izan genituen proban:

  • Lide Azueta JNF
  • Telmo Barrutia CDM
  • Paul Bereziartua CDM
  • Aitor Iraurgui CDM
  • Eneko Letamendia CDM
  • Unai Villagrasa CDM

Klasifikazioei dagokienez, Lide eta Paulek lehendabiziko postua lortu zuten euren kategorietan eta Duatloi Sprinetan hasi diren gure ausartek, Telmo, Eneko, Unai eta Aitorrek, hirugarren, laugarren, bostgarren eta seigarren postua lortu zuten hurrenez hurren.

Esandakoa, ongi etorri Telmo, Eneko, Unai eta Aitor!

Egunean bertan Emik ateratako hainbat argazki dituzue ikusgai hemen:

Nuestros "txikis" en pruebas ya de "mayores"

Posted by Emi Letamendia on Sunday, February 19, 2017


Artxiboa