2021 urteko duatloiaren emaitzak
Hemen daude Duatloiko emaitzak:
Supersprint luzerako norgehiagokan:
Sprint luzerako norgehiagokan:
Talde eta Eskolaren webgunea
Hemen daude Duatloiko emaitzak:
Supersprint luzerako norgehiagokan:
Sprint luzerako norgehiagokan:
Category : Orokorra
Category : Orokorra
Orain arte, triatloi lizentzia izan da gure taldeak bazkideei eskaini dien lizentzia mota bakarra. Aurten, zikloturismo lizentzia eskaintzen dugu. Lizentzia hau lortzeko ez da mediku azterketarik behar. 2021 urterako lizentziaren kostua 135 euroko da, eta berau ateratzeko, Mugarra Triatloi Taldearen bazkide ere egin beharra dago (15 euro). Idatzi mugarratriatloitaldea@gmail.com helbidera xehetasun gehiago jasotzeko.
Este año ofrecemos la posibilidad de obtener la licencia federativa de cicloturismo. No es necesario aportar certificado médico y el coste de la licencia es de 135 euros. Es necesario ser socio de Mugarra Triatloi Taldea (15 euros) para solicitar la licencia. Mándanos un correo a mugarratriatloitaldea@gmail.com para ampliar información.
Category : Lasterketak
Larunbatean gure taldeko hainbat kirolarik parte hartu zuten Bermeon hasi eta Gernikan amaitutako Bizkaia Triatlon proban. Distantzietan broma gutxi, Ironman erdi bat: 1900 metro igerian 86km bizikletan eta 21km lasterrean. Itsasoan olatu dezente eta giroa bero oso.
Hauek izan ziren partaideak:
Gure lehendakariak hau idatzi du Facebooken:
Ohore bat izan da helmugara iristea, zinta eta guzti, nahiz eta azkena izan. Zorionak amaitu duzuen guztioi, antolatu daben guztiei baina batez ere boluntarioei, lan itzela egin duzue eta.
Gure aldetik ere, zorionak parte hartu zenuten guztioi!
Hemen Susana Etxebarriak ateratako argazki batzuk
Hemen Txebi Arriagak ateratako argazki batzuk
Category : Lasterketak Mugarra Triatloi Eskola
Gazteen triatloi “denboraldia”-k aurrera jarraitzen du, eta datozen asteetan hainbat proba ospatuko dira toki ezberdinetan. Besteak beste, “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin bat egin duten bi proba hauek:
IZEN-EMATEA proba eguna baino lehenago egitea beharrezkoa da. Beraz, sartu www.niktri.eus webgunean eta eman izena. Bertan topatuko dituzue “Triatloia Maite Dut” lelopean antolaturiko triatloi txiki guztiak.
Partaideentzat opariak “Triatloia Maite Dut” probetan
“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian, euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea. Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.
Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago Nik Tri triatloi elkartea, Arazi, Kutxa Fundazioa, eta Fitgüne, Eusko Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.
Aurten, hainbat triatloi taldek egitasmoarekin bat egin dute, Mugarra, Antxintxika, Ordizia edo Alarabikoak, esate baterako. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.
You must be logged in to post a comment.