durangoko-xiv-duatloi-herrikoia

Hemen dugu Durangoko Duatloi Herrikoiaren XV. edizioa. Urriaren 3an burutuko da, goizetik. Eguna borobiltzeko, arratsaldez federatuen duatloia ospatuko da, sprint eta supersprint distantzietan.

Haur, gazte eta nagusientzat igande goiza zoragarria pasatzeko aukera. Aurten, Ezkurdi plaza inguruan burutuko dira proba guztiak.

Nagusiak, 14 urtetik aurrera, karrera bakarra izango dute. Goizeko 10:00etan emango diogu irteera eta supersprint motako distantzia burutu beharko da: 2.5km – 10km – 1.25km. Lasterreko segmentuak Durangoko kaleetan burutuko dira. Lehen segmentuan zirkuituari buelta bat emango zaio eta bizikleta utzi eta gero, zirkuituaren erdia osatu beharko da korrika. Bizikletako taretan Orozketarako bidean joan-etorria egin beharko da.

Korrikarako lehen eta hirugarren segmentuak
Orozketarako igoera, bizikletako segmentua
Orozketarako igoera

7-13 urteko gazteentzat 4 karrera eskainiko ditugu, bakoitza adin tarte jakin baterako. 11:30tan hasiko ditugu gaztetxoen probak. Askatasun Etorbidean burutuko dira laster eta bizikleta ibilbideak.  Duatloian hiru segmentu burutzen dira; lehendabizikoa lasterrean, bigarrena bizikletan eta hirugarren eta azkena lasterrean berriz ere. Hauek lirateke beraz, 11:30tan hasitan adin tarte bakoitzak burutu beharreko distantziak:

  • 2014-2018 urtean jaioak: 200 1km 100
  • 2013-2012 urtean jaioak: 400 2km 200
  • 2011-2010 urtean jaioak: 1km 3km 500
  • 2009-2008 urtean jaioak: 2km 4km 1km

Karrera aurretik, apur bat berotu nahi duenak, Cafés la Tostadorak eskainitako kafea izango du bertan, eta behin karrera amaituta, Abadiñoko Eroskik eskainitako hainbat jaki eta edari.

XIV. Duatloi Herrikoia. 2019. Durango