Badator Durangoko XIII. Duatloia, aurten, Euskadiko Txapelketa ere badena.
Urriaren 3an ospatuko da. Goizetik duatloi herrikoia ospatuko dugu eta arratsaldez, federatuen duatloia.
Federatuen duatloian distantzia bi eskaintzen dira: sprint (5km – 20km – 2.5km) eta supersprint (2.5km – 10km – 1.25km). Supersprint distantziaren irteera 14:30tan izango da eta sprint distantziarena 16:30tan. Laburbilduz:
- Transizio gunea 12:00tan ireki eta 16:00tan itxiko da.
- Supersprint distantziaren material kontrola: 12:30-14:15 bitartean. Probaren irteera: 14:30
- Sprint distantziaren material kontrola: 15:30-16:15 bitartean. Probaren irteera: 16:30 neskak eta 16:40 mutilak.
Izena emateko, rockthesport.com webgunera jo beharra dago. Kirolari federatuentzat inskripzioa 20 euro izango dira eta kadete / jubenil mailako kirolarientzat 10 euro.
Ibilbidea
Lehen segmentua: korrika
2.5 kilometroko zirkuitua izanik, sprint luzerako proban zirkuituari buelta bi emango zaizkio, supersprint luzeran, buelta bakarra.
Bigarren segmentua: bizikleta
Sprint distantziakoek zirkuituari buelta bi eta supersprintekoek buelta bakarra.
Hirugarren segmentua: korrika
Sprint luzeran, buelta bat emango zaio zirkuituari, supersprint luzeerakoak buelta erdia.
Zerbitzuak
Honako zerbitzu hauek eskaintzen dira:
- Arropa gordetzea: Ezkurdiko kioskoan
- Izen emate eta Box-ak: Ezkurdin
Sari eta zozketak
Hauek izango dira lasterketa sailkapenaren araberako sariak:
- 1. ABSF – ABSM: Garaikurra, 250€ eta txapela
- 2. ABSF – ABSM: Garaikurra eta 150€
- 3. ABSF – ABSM: Garaikurra eta 100€
- 1. SUB23F – SUB23M: Garaikurra
- 1. CADF – CADM: Garaikurra
- 2. JUVF – JUVM: Garaikurra
- 1. V1F – V1M: Garaikurra
- 1. V2F – V2M: Garaikurra
- 1. V3F – V3M: Garaikurra
- 1. Emakumezko / Gizonezko Talde: Garaikurra (beti ere gutxienez talde bi egonez gero)
- “Memorial Gorka Uribeetxeberria” garaikurra egunean bertan erabaki eta eskainiko da.
Ondorengo opari hauek zozketa bidez banatuko dira:
- Ekanak eskainitako esfortzu proba parea
Babesle eta Laguntzaileak
Ondorengo hauek ditugu babesle:
- Durangoko Udala
- Euskadiko Triatloi Federazioa
Laguntzaileak, hauek:
- Construccione Lasuen
- Zarate Elexpe
- Gaursa
- El Correo
- Durango Kirolak
- Kopilan
- Alkimax
- Eroski
- BH
- Basque Country Bike
- La Tostadora
- Gurutze Gorria
- Ekana
You must be logged in to post a comment.