Ekaineko azken asteburu biak

Ekaineko azken asteburu biak

Category : Orokorra

Azken aste bi hauetako kronikarekin gatozkizue oraingo honetan. Ekainaren 23 eta 24an Donostian ospatu ziren Emakumezkoen Triatloia eta 33. Donostiako Triatloia “Onditz Oroituz”. Emakumezkoen Triatloian, gure taldekide eta zenbaiten ama zein bikotekide izan genituen.

Igandean, sprint luzeerako triatloian, Manolo Gonzalez izan genuen leihan. Bizikletan Igeldon behera zetorrela atzeko gurpila zulatu eta horrela amaitu zuen bizikleta tartea, llanta gainean.

Manolo Donostiako Onditz Triatloian

Ekainak 30- Uztailak 1eko asteburuan, Mugarra Triatloi Eskolako 3 lagun izan genituen Badajozen Euskal Selekzioarekin Espainiako Triatloi Txapelketan: Aiala Garro, Maider Fernandez eta Unai Villagrasa. Gure selekzioak 9. postua lortu zuen eta eskola maila, 14.

Euskal Selekzioa Badajozen. 2018

Badajozetik Mutrikura salto eginaz, kostaldeko herri honetan ospatu zen V. Mutrikoko Sprint Triatloia. Hainbat taldekide izan genituen bertan: Paul Bereziartua (JNM), Nerea Fernandez (JNF), Telmo Barrutia (CDM), Oier Bedialauneta (CDM), Eneko Gonzalez (CDM), Aitor Iraurgi (CDM), Bittor Altube (CDM) eta Jon Grande (SUB23M). Paul, Nerea eta Telmok lehen postuak lortu zituzten euren kategorietan.

30ean ere, Durangon, gure triatloi eskolak antolatuta, Durangoko IX. Triatloi Txikia ospatu zen Tabiran, eta azkeneko urteetan ez bezala, euririk gabe!

Umeak Iñigoren azalpenak entzuten adi

Uztailaren 1ean, Gurutze Fradesek Oñatiko XXI Torreauzo Krossean lehen postua lortu zuen. Bere Facebook orritik jasoa:

Feliz de llevarme la victoria en esta carrera por segunda vez. Gracias al equipo de chicas Abixaran por hacerme participe de su prueba.
Hemos pasado una bonita mañana, haciendo lo que nos gusta y rodeados de un gran ambiente. Eskerrik asko

Gurutze Frades XXI Torreauzo Krossean

Eta amaitzeko, triatloi eskola arduraduna den Iñigo Larizek, nabarmentzeko muduko kontu parea eskaini dizkigu: batetik Fuente De-ko kilometro bertikalean, 3. postua lortu zuen, eta bestetik, Elgoibarren burutzen den Nahaste Borraste proba bitxian (bizikleta, arineketan eta bizkar gainean zakua eraman), lehen postua lortu zuen zortzigarrenez.

Iñigo Lariz Nahaste Borrasten. Argazkia: barren.eus

 


Artxiboa