Pazko Asteko kontuak
Category : Lasterketak
Pazko aste honetan, han ete hemen ibili dira gure kirolariak.
Larunbatean, Irea Gallastegi, Nerea Fernandez eta Irene Loizate Gernikako XXI. Duatloian izan dira.
Emakumezko kadeteetan, Nereak bigarren postua eskuratu du eta Ireak hirugarrena. 23 urtez azpiko kategorian, Irene lehendabizikoa izan da.
Gernika baino urrutiago, Cerdanyola del Vallès-en, Espainiako Duatloi Txapelketa burutu da.
Oier Ariznabarreta, Txela Bereziartua eta Paul Bereziartua izan ditugu bertan nor-baino-nor. Aipagarria lortu dituzten emaitzak:
Kadete mailan, bederatzigarren helmugaratu da Paul Bereziartua (lehen urteko kadete mailan bigarrena litzateke). Txela, 45-49 urteko kategorian zortzigarren, eta azkenik, Oier Ariznabarreta, zortzigarren elite mailan.
Gureek egindakoaren berri honako lotura hauetan jaso dezakezue:
- durangon.com – Me dolía bastante pero preferí seguir sin zapatilla para mantenerme entre los mejores.
- dotb.info – Paul Bereziartua, noveno en el Campeonato de España de Duatlón en categoría cadete.
- dotb.info – La proeza de Paul, quedar noveno después de correr descalzo tras perder la zapatilla.
- dotb.info – Oier Ariznabarreta octavo en el Campeonato de Duatlón de España en categoría élite.
- Facebook bilduma Farmacasal – 2016 04 03 Cadetes Masc. Camp. España Duatlon. Cerdanyola