2015. Bizkaiko Zirkuitoko sailkapenak

2015. Bizkaiko Zirkuitoko sailkapenak

Bizkaiko Triatloi Federazioak, Bizkaiko duatloi eta triatloi zirkuitoko sailkapenak ezagutzera eman ditu. Mugarra izan da sari gehien lortu dituen taldea, 11 guztira, eta ondoren, besteak beste: GetxoTri (8), Garraitz (6) Koaxi (5) eta BilboTri (5).

swimbikerun

Hauek izan dira gure taldekide eta klubak lortu dituen sariak:

Emakumezkoen duatloiko zirkuitoan:

  • Maila absolutoan, lehen postuan: Oihana Garcia Lavin eta hirugarren postuan: Irene Loizate Sarrionandia.
  • Kadete mailan, lehen postuan: Irea Gallastegui Mendia.
  • 23 urtez azpiko mailan: Lehen postuan Irene Loizate Sarrionandia.

Gizonezkoen duatloi zirkuitoan:

  • Kadete mailan, lehen postuan: Paul Bereziartua Plaza.
  • Taldekako mailan, hirugarren saria eskuratu du Mugarrak.

Emakumezkoen triatroi zirkuitoan:

  • Kadete mailan, lehen postuan: Nerea Fernández Palacio eta hirugarren lekuan Irea Gallastegui Mendia.

Gizonezkoen triatloi zirkuitoan:

  • Kadete mailan, lehen postuan: Paul Bereziartua Plaza.
  • Nagusien 1 mailan, hirugarren postuan: Iskandar Ormaetxea Gerenabarrena.
  • Taldekako mailan, lehen saria eskuratu du Mugarrak.

Sari banaketa, federazioak Enekurin antolatutako bazkarian burutuko da, Abenduaren 13an.

Inondik inora, pozik egoteko moduko emaitzak! Zorionak sarituak izan zareten guztioi eta baita zirkuitoko probatan parte hartu duzuen guztioi.


Artxiboa