Durangoko XII Duatloia. Euskadiko txapelketa

Badator Durangoko XII. Duatloia, aurten, Euskadiko Txapelketa ere badena.

Apirilaren 7an ospatuko da, arratsaldez. Emakumezkoen irteera 16:15etan izango da eta gizonezkoena, 16:30tan. Idazkaritza, trantsizio eta material kontrolaren guneak 14:15etan ireki eta 15:45etan itxiko dira.

Izena emateko, triatloi.org webgunera jo beharra dago. Kadete mailako kirolarientzat, %50 beherapena dago.

 

Ibilbidea

Sprint luzerako duatloia izanik, 5 kilometrotako korrikaldiarekin emango zaio hasiera probari. 2 kilometro eta erdiko zirkuituari buelta bi eman beharko zaizkio:

 

5 kilometroak burutu ondoren, bizikleta hartu eta Garai aldera egin beharko dute kirolariek. 20 kilometrotako bidea burutu beharko da:

 

Bizikletak utzitakoan, bigarren lasterraldiari ekingo zaio, oraingoan, buelta bakarra eman beharko zaio korrikarako zirkuituari osatu beharreko 2.5 kilometroak egiteko.

Zerbitzuak

Honako zerbitzu hauek eskaintzen dira:

Hemen zerbitzuen kokapen mapa:

Sari eta zozketak

Hauek izango dira lasterketa sailkapenaren araberako sariak:

  • 1. ABSF – ABSM: Garaikurra, 250€ eta txapela
  • 2. ABSF – ABSM: Garaikurra eta 150€
  • 3. ABSF – ABSM: Garaikurra eta 100€
  • 1. SUB23F – SUB23M: Garaikurra
  • 1. CADF – CADM: Garaikurra
  • 1. V1F – V1M: Garaikurra
  • 1. V2F – V2M: Garaikurra
  • 1. V3F – V3M: Garaikurra
  • 1. Emakumezko / Gizonezko Talde: Garaikurra (beti ere gutxienez talde bi egonez gero)

Iurretako futbol zelaitik Oiz mendirako bidea hartzen den tontorrerainoko tartea denbora gutxien egiten duenarentzat, opari-poltsa bat. Hau litzateke “Mendiko Sariaren” ibilbidea:

 

“Memorial Gorka Uribeetxeberria” garaikurra egunean bertan erabaki eta eskainiko da.

Ondorengo opari hauek zozketa bidez banatuko dira:

  • Ekanak eskainitako proba esfortzu parea
  • Bilboko Asics dendak eskainitako materiala

Babesle eta Laguntzaileak

Ondorengo hauek ditugu babesle:

  • Durangoko Udala
  • Euskadiko Triatloi Federazioa

Laguntzaileak, hauek:

  • Fumbarri Fundiciones
  • Zarate Elexpe
  • Gaursa
  • El Correo
  • Durango Kirolak
  • Kopilan
  • Alkimax
  • Eroski
  • BH
  • Basque Country Bike
  • La Tostadora
  • Gurutze Gorria
  • Ekana