Errezil eta Bilbon lasterrean

Errezil eta Bilbon lasterrean

Category : Lasterketak

Aurreko asteburuan, proba bitan izan ziren gure kideak.

Batetik, Paul, Irene, Gorka Garitaonandia eta Jonek Errezilgo Kros Mistoan hartu zuten parte eta bestetik, Irea, Lide Azueta eta Nerea Fernandez Bilboko Herri Krosean.

Errezilen, Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia izan ziren txapeldunak eta bigarren postuan Paul Bereziartua eta lesioa atzean utzi berri duen Irene Loizate helmugaratu ziren. Gorka eta Jonek ere azpimarratzeko lana burutu zuten, zazpigarren lekuan amaitu zutelarik. Errezilgo hau, Urola kostako II. Kros Mixtoen txapelketako bigarren proba da. Lau lasterketek osatzen dute liga:

  • Azpetitia. Urriaren 28an.
  • Errezil. Azaroaren 19an.
  • Ezkio. Azaroaren 25ean.
  • Zarautz. Abenduaren 3an.

Hemen egunean bertan ateratako hainbat argazki:

Esan bezala, Irea, Lide eta Nerea Bilbon izan ziren bertako Herri Krosean. Korrikalariz gainezka eta giro onean burutu omen zuten gure neskek 10 kilometro luzeko proba.

Bilboko Kros Herrikoian. 2017

Artxiboa