2021 urteko duatloiaren emaitzak

Category : Duatoia Sariak

Hemen daude Duatloiko emaitzak:

Supersprint luzerako norgehiagokan:

Sprint luzerako norgehiagokan:


2021-2022 ESKOLA MATRIKULAZIOA / MATRICULA ESCUELA 2021-2022

Category : Orokorra

Kaixo!
Mezu honekin jakinarazi nahi dizuegu, jada Mugarra Triatloi Eskolako matrikulak zabalik daudela 2021-2022 ikasturterako! 
 
Hurrengo ikasturte honetan ere aurtengo dinamika berdina jarraituko dugu, hau da, gazteek 4 saio ezberdin izango dituzte astean (badakizue, ez da derrigorrez denetara etorri behar); 2 egun igeriketa, egun batean bizikleta eta beste batean lasterketa saioa. Oraindik, COVID 19-a dela eta, ezin ditugu ordutegi ofizialak zeintzuk diren adierazi, baina jarraian ordutegi probisionala atxikitzen dizuegu.
Gure helburu nagusia gazteek kirol hau gustura praktikatzea eta jarduera fisikoa sustatzea da, beraz anima itzazue eta eman izena!!
Link honetako galdetegia betez, izena emango duzu!
Laster arte!!
——————————————————————-
Kaixo!
Con este mensaje os comunicamos que la matriculación de la escuela de triatlón de Mugarra para el curso 2021-2022 está abierta!
 
En el siguiente curso seguiremos con la misma dinámica que este año, es decir, los jóvenes tendrán 4 sesiones diferentes (como ya sabéis, no es obligatorio que vengan a todas); dos días realizarán natación, un día ciclismo y otro día carrera a pie. Todavía, por el COVID 19, no podemos sacar el horario oficial de los entrenamientos, pero a continuación os mandamos el horario provisional.
 
Nuestro objetivo principal es que los chavales disfruten del triatlón y sobre todo fomentar la actividad física, por ello, inscribite en la escuela!!
Rellenando el formulario del siguiente link, te matricularas en la escuela!
Laster arte!

Zikloturismo Federazio Lizentzia

Category : Orokorra

Orain arte, triatloi lizentzia izan da gure taldeak bazkideei eskaini dien lizentzia mota bakarra. Aurten, zikloturismo lizentzia eskaintzen dugu. Lizentzia hau lortzeko ez da mediku azterketarik behar. 2021 urterako lizentziaren kostua 135 euroko da, eta berau ateratzeko, Mugarra Triatloi Taldearen bazkide ere egin beharra dago (15 euro). Idatzi mugarratriatloitaldea@gmail.com helbidera xehetasun gehiago jasotzeko.

Euskadiko Txirrindularitza Federazioa

Este año ofrecemos la posibilidad de obtener la licencia federativa de cicloturismo. No es necesario aportar certificado médico y el coste de la licencia es de 135 euros. Es necesario ser socio de Mugarra Triatloi Taldea (15 euros) para solicitar la licencia. Mándanos un correo a mugarratriatloitaldea@gmail.com para ampliar información.


I. BIZKAIA TRIATLON – Urdaibaiko Biosfera Erreserba

Category : Lasterketak

Larunbatean gure taldeko hainbat kirolarik parte hartu zuten Bermeon hasi eta Gernikan amaitutako Bizkaia Triatlon proban. Distantzietan broma gutxi, Ironman erdi bat: 1900 metro igerian 86km bizikletan eta 21km lasterrean. Itsasoan olatu dezente eta giroa bero oso.

Hauek izan ziren partaideak:

  • Elena Asento V1F
  • Juan Bediaga v3M
  • Franciso Javier Berasaluce V2M
  • Ibon Campo Zubiaurre V1M
  • Pablo Erleaga V1M
  • Ernesto García V1M
  • Gorka Garitaonandia V1M
  • Jose Manuel Gonzalez V1M
  • Jon Grande SUB23M
  • Josu Kortabarria V1M
  • Beñat Lopez V1M
  • Jon Mateos ABM
  • Aitor Olivares V1M
  • Antton Sagarminaga ABM

Gure lehendakariak hau idatzi du Facebooken:

Ohore bat izan da helmugara iristea, zinta eta guzti, nahiz eta azkena izan. Zorionak amaitu duzuen guztioi, antolatu daben guztiei baina batez ere boluntarioei, lan itzela egin duzue eta.

 

Gure aldetik ere, zorionak parte hartu zenuten guztioi!

Hemen Susana Etxebarriak ateratako argazki batzuk

Hemen Txebi Arriagak ateratako argazki batzuk

 

 


Gazteentzako Triatloi Probak

Gazteen triatloi “denboraldia”-k aurrera jarraitzen du, eta datozen asteetan hainbat proba ospatuko dira toki ezberdinetan. Besteak beste, “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin bat egin duten bi proba hauek:

  • Ekainak 29, larunbata: Ordizian, Ordizia Triatloi Taldeak antolatua.
  • Uztailak 7, igandea: Markina Xemein, Alarabi Triatloi Taldeak antolatua.

IZEN-EMATEA proba eguna baino lehenago egitea beharrezkoa da. Beraz, sartu www.niktri.eus webgunean eta eman izena. Bertan topatuko dituzue “Triatloia Maite Dut” lelopean antolaturiko triatloi txiki guztiak.

Partaideentzat opariak “Triatloia Maite Dut” probetan

  • Kamiseta
  • Igeriketako txanoa
  • Baserria KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa, …

Ordiziako triatloi txikia

Markina Xemeineko XI Triatloi Txikia

“Triatloia Maite Dut”
Guztiak elkarlanean gazteek esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten

“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian, euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea.  Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.

Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago  Nik Tri triatloi elkarteaAraziKutxa Fundazioa, eta FitgüneEusko Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.

Aurten, hainbat triatloi taldek egitasmoarekin bat egin dute, Mugarra, Antxintxika, Ordizia edo Alarabikoak, esate baterako. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.


Artxiboa