MUGARRA TRIATLOI taldea, durangaldeko 80 bat kirolarik osatu duten proiektua da. 9 urtez martxan daramagu, eta urteetan bakarka kirol ezberdinetan murgilduta aritu izan diren kirolariak batzea lortu du.
Hiru espezialitate ezberdin batzen dituen kirol honek; IGERIKETA, TXIRRINDULARITZA eta OINEZKO LASTERKETA, lasterketa eta federatu asko batu ditu azkeneko urte hauetan gure bailaran. Eta orain urte gutxi ezezaguna bazen, geroz eta ezagunagoa bihurtu da, eta adin ezberdinetako jendea batzen duen kirol ekintza ERAKARGARRIA bihurtu da.
Euskal Herrian bakarrik 30 lasterketatik gora antolatzen direlarik. TRIATLOIA eta DUATLOIA-k osatzen dute nagusiki gure jarduna; lehenengoak aurretik aipatutako kirolak batzen ditu jarritako ordenan eta neurri ezberdinetan; lasterketa laburra, olinpikoa, luzea eta ezagunena dena Ironman neurria; bertan 3,8 kilometro igerian, 180 bizikletan eta 42,125 kilometrotako maratoia egiten dira.
Duatloian berriz, Korrika-Bizikleta-Korrika bi espezialitate hauek orden honetan nahastu eta modu bizi eta erakargarrian osatzen dira. Talde honetako partaideok, triatloia eta duatloia egiteaz gain, bestelako lasterketa eta probatan parte hartzen dugu; negu zein udako denboraldian:
- Oinezko lasterketak; maratoiak eta maratoi erdiak. (Bidean zein mendian)
- Martxa zikloturistak;(Euskal Herrian zein estatu mailan ezagunak
diren; Quebranta –Huesos , Larra-Larrau, Bahamontes,Loroño,
Bilbao-Bilbao…) - Iraupen eskiko proba herrikoiak ( Marxa Beret)
- Acuatlon(korrika eta igeriketa).
- Mountain Bike-eko probak.
- Igeriketan egindako zeharkaldiak.
Azken urteetan gure presentzia areagotu egin da bailaran eta euskal heri mailan, euskadiko zirkuitoaren barruan puntuagarria den duatloia antolatzen dugulako eta duatloi herrikoiak antolatu izan ditugulako.
Denboraldi honetan (2013) euskadiko duatloi zirkuitoaren barruan puntuagarria den VII zarate Elexpe duatloia antolatzen ari gara.






