Pazko Asteko kontuak

Pazko Asteko kontuak

Category : Lasterketak

Pazko aste honetan, han ete hemen ibili dira gure kirolariak.

Larunbatean,  Irea Gallastegi, Nerea Fernandez eta Irene Loizate Gernikako XXI. Duatloian izan dira.

Emakumezko kadeteetan, Nereak bigarren postua eskuratu du eta Ireak hirugarrena. 23 urtez azpiko kategorian, Irene lehendabizikoa izan da.

« of 5 »

Gernika baino urrutiago, Cerdanyola del Vallès-en, Espainiako Duatloi Txapelketa burutu da.

Oier Ariznabarreta, Txela Bereziartua eta Paul Bereziartua izan ditugu bertan nor-baino-nor. Aipagarria lortu dituzten emaitzak:

Kadete mailan, bederatzigarren helmugaratu da Paul Bereziartua (lehen urteko kadete mailan bigarrena litzateke). Txela, 45-49 urteko kategorian zortzigarren, eta azkenik, Oier Ariznabarreta, zortzigarren elite mailan.

Gureek egindakoaren berri honako lotura hauetan jaso dezakezue:


Artxiboa